Kortak eta ukuiluak desinfektatzeko ere erabili zen. Igeltseroek kare-esnea egiteko karea behar izaten zuten. Karea eta urarekin egindako nahaste hau etxeak zuritzeko erabiltzen zen.
Karea, ura eta harea nahastuz morteroa egiten zen. Gaur egun ere, mortairuaz harri ezberdinak elkar lotuz harrizko horma sendoak eraikitzen dira. Gogortzeko zementuak baino denbora gehiago behar badu ere, kare mortairuak, luzera, gaitasun mekaniko eta fisiko hobeak eskaintzen ditu.
 
Karearen zikloa erreketa edo egosketarekin abiatzen da, 90 ºC inguruan. Prozesu honetan karbonato kaltzikoa (CaCO3) kaltzio oxido edo kare bizi (CaO) bilakatzen da.
 
Eraikuntzan erabiltzeko beharrezkoa da kare bizia hidratatu edo itzaltzea. Urak puskak puzten ditu, eta erantsitako ur kopuruaren arabera pasta edo hauts zuri batean bihurtzen.
Prozesu kimikoa honakoa da: kare bizi edo kaltzio oxidoari ura gehituz, kaltzio hidroxido edo kare itzalia (Ca(OH)2) lortzen da.
Kareharriak pasatzen dituen faseak berriro kareharri bihurtu arte gure baserrietako hormatan mortero moduan erabili eta lehortu ondoren
 
Mortairua, harri edo adreiluak haien artean elkartzeko, zarpiatuak edo iztukuak egiteko erabiltzen da.
Kare mortairuaren ezaugarri nagusia obran jarri ondoren pixkanaka-pixkanaka gogortzea da. Denborarekin erresistenteago bihurtzen da eta milimetro gutxiko lodiera izan dezakeen harrizko azal baten modura jokatzen du. Prozesu honetan, aireko gas karbonikoarekin kontaktuan, karea berriro karbonatatzen da zikloa abiatzen zuen harria izatera itzuliz.